Lotsarik gabe praktikatu gurekin! Mintzalagun abiatzear

2015-2016 ikasturteari hasiera eman ondoren, Azkoitiko AEK euskaltegia prest da seigarren urtez jarraian, MINTZALAGUN martxan jartzeko.

Orain artean 12 talde eta 40 lagunetik gora dira herrian astea joan eta astea etorri, ordubetez elkartzen direnak euren euskara lotsarik gabe praktikatu eta dakiten hori hobetu asmoz euskaldun zaharrekin batera elkartzen direnak. Kafetxo edota pasiratxoa eginez lagunarte berri eta euskalduna sortu eta lortzen lagunduko dizu MINTZALAGUNEK.

Zu ere izan zaitezke MINTZALAGUN! Zure etxeko postontzian jaso duzun orrian duzu informazioa. Animatu eta eman izena:
943 151 098 / 943 857 175 - azkoitia@aek.org / euskara@azkoitia.eus

 

IZAN MINTZALAGUN!!!!!