Urrea balio dezakeen garaipena

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Urrea balio dezakeen garaipena

Añares ISBk 74-66 irabazi dio ABDA taldeari. LF2ko maila mantentzeko helburuan, arerio zuzena den ABDA taldearen bisita izan zuen larunbatean Añares ISBk. Lehiaren garrantziaz jabeturik, Xabi Chicoren neskak hasieratik gogor eta bizi aritu ziren, eta 10-0 partziala lortu dute. Lehen laurden amaieran, 17-10 izan da emaitza.

Harmailak bete ditzagun

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Harmailak bete ditzagun

Añares eta Sammic ISB taldeek asteburuan jokatuko dituzten partidak oso garrantzitsuak dira. Añares eta Sammic ISB taldeek asko dute jokoan asteburu honetako partidetan. Gure neskek larunbatean arratsaldeko 18:00etan jokatuko dute Azpeitiko kiroldegian eta mutilek aldiz igandean ordu berean.

Aukera ona galdu du Añares ISBk

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Aukera ona galdu du Añares ISBk

78-59 galdu du Ensinoren aurka pasa den zapatuan. Azken asteetan egindako aurrerapausoa eta gero, Añaresek geldialdia izan zuen bere jokoan eta ezin izan zuen garaipena lortu Ensinoren aurka.

Añares Iraurgik Oviedoren aurka jokatuko du zapatuan, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Añares Iraurgik Oviedoren aurka jokatuko du zapatuan, Azpeitian

Añares Iraurgi larunbat arratsaldeko seietan Oviedoren aurka neurtuko da Azpeitiko kiroldegian. Neurketa garrantzitsua, orain arte Añaresek jokatu duen garrantzitsuenetakoa.

Añares Iraurgik Sant Adriaren aurka jokatuko du Bartzelonan

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Añares Iraurgik Sant Adriaren aurka jokatuko du Bartzelonan

Añares Iraurgik Sant Adriaren aurka jokatuko du larunbatean (19:00etan) Bartzelonan. Chicoren taldeak bigarren asteburuz jarraian Bartzelonan jokatuko du,

Aurrerapauso garrantzitsua Añares ISBk

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Segle XXIren aurka jokatu du Añares ISBk, eta 75-60 irabazi du. Azken asteetako irudi eta lan ona emaitzetan isladatzen hasi da Añares ISB. Liderraren aurka puntu bategatik galdu ondoren, Segle XXI menderatu zuen atzo, igandea, Xabi Chicoren taldeak.

Añares Iraurgik igandean Elkargunean jokatuko du Ibaizabalen aurka

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Añares Iraurgik igandean Elkargunean jokatuko du Ibaizabalen aurka

Iruñeako derbia interesgarria bada zer esan igandean Azkoitian jokatuko den derbiaz. Bizkaitarrak liga ona egiten ari diren bitartean, Añares indartzen ari den taldea da, behetik gora datorren taldea. Cisse eta Wellsen fitxaketek beste itxura eman diote Chicoren taldeari, jokalarien jarrera ere aldatu da. Bide horretatik jarraituta igandean garaipena gertu izango dute.

Añares Iraurgik igandean etxean jokatuko du Sant Adriaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Añares Iraurgik igandean etxean jokatuko du Sant Adriaren aurka

Añares Iraurgik igandean etxean jokatuko du Sant Adriaren aurka. Neurketa 13:00ean hasiko da, Elkargunean. Añaresentzat aurkari gogorra da Bartzelonako taldea: sailkapeneko hirugarrena da eta oso maila ona ematen ari da. Añaresen liga hasiera oso ona izan zen, baina azken partiduetan garaipena lortu ezinik dabil. Azken neurketan ere lehen zati oso ona egin zuen, baina bigarren zatian, aurrez egindako lana bertan behera bota zuen. Xabier Chicoren neskak garaipenarekin itxutu gabe partida oso bat egin beharko dute, Sant Adria mendean hartu nahi badute.

Taldeak zaleen babesa eskertuko du beti bezala, une zailetan harmailetako beroa eskertzen baita.

Bigarren laurden txar batek Añares Rioja ISB zigortu du

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Bigarren laurden txar batek Añares Rioja ISB zigortu du

Juventut Les Corts taldearen aurka galdu du 69-80. Ondo hasi du partida Añaresek, markagailuan 10 puntuko aldea izanik lehen laurdenaren amaiera. Sentsazio onekin ekin dio berriro lehiari, baina Juventut Les Cortseko jaurtiketa guztiak barrura sartu dira eta Añaresi asko kosta zaio eta 14 puntuko aldea atera die etxeko taldeari.

Añares Iraurgik Joventut Les Corts-en aurka etxean jokatuko du zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Añares Iraurgi Bartzelonako Joventut Les Corts-en aurka jokatuko du zapatuan 18:00etan Azkoitiko kiroldegian LF-2 ligako seigarren jardunaldian.

Añares Iraurgik ezin irabazi liderrari

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Añares Iraurgik ezin irabazi liderrari

59-73 galdu du Añaren Iraurgik Azkoitiko kiroldegian. Añares Riojako neskek aukera bikaina zuten partida irabazi eta sailkapeneko lehen postua berreskuratzeko, baina bere maila erakutsi du liderrak, eta 59-73 irabazi du partida. Añares erreboteetan ondo ibili den arren, 2 eta 3 puntuko jaurtiketetan ez da batera fin ibili; Leongo taldea abilago ibili ta hori aprobetxatu du partida irabazteko. Johnson eta Taylor izan dira etxekoen aldetik onenak. Ligako bosgarren jardunaldian, Esplugues de Llobregatera joango da Añares Rioja Segle XXI taldearen aurka lehiatzeko. Bartzelonakoek, Añaresek bezala, bi garaipen lortu dituzte orain arte.

Aros Leon liderraren aurka jokatuko du igandean Añares Iraurgik

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Aros Leon liderraren aurka jokatuko du igandean Añares Iraurgik

Añares ISB taldeak igande honetan, hilak 23, etxean jokatuko du Aros Leon liderraren aurka. LEF 2 ligako laugarren jardunaldia izango da.

Sammic Iraurgi eta Añares Rioja taldeek asteburu honetan hasiko dute liga

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Sammic Iraurgik igande arratsaldeko 18:00etan Gandiaren aurka jokatuko du Azpeitiko Kiroldegian zilarrezko Leb ligako aurreneko partiduan. Iker Buenok entrenatzen duen taldea, oraingoz, honako jokalari hauek osatzen dute:

Tim Dezelski eta Tamara Taylor estatu batuarrak Sammic ISB eta Añares Rioja ISBn jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Tim Dezelski eta Tamara Taylor estatu batuarrak Sammic ISB eta Añares Rioja ISBn jokatuko dute

Hillsdale eta Hego Floridako Unibertsitatean hazitako jokalari hauek eta oso ondo ezagutzen dute espainiako liga, Dezelski aurreko denboraldian Liga EBA-ko Mieres taldean ibili baitzen eta Taylor berriz Liga Femenina 2ko Al-Qazeres ligako txapeldunaren aritu zen.

Saskibaloi Teknifikazioan izena emateko aukera uztailaren 18tik 22ra

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Datorren denboraldirako, 2005etik 2008ra urteen bitartean jaiotako neska-mutilei, hastapen eskolan, Saskibaloi Teknifikazioan parte hartzeko deialdia egiten diegu.