Umeek ere gozatu dute Geure Gelatik liburu azokan

Ane Olaizola 2024ko api. 13a, 09:11

Maite Frankok Zorte txarreko otsoak ipuina kontatu zien Portaleburun bildu ziren haurrei, eta Yolanda Arrietak Bizenta Mogel idazle zenari buruzko tailerra eskaini zuen. Gaur goizean ere izango da saiorik erakustokian.

Aurrera jarraitzen du Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Geure Gelatik liburu azokak, eta egitasmoak lehen egunean izan zuen erantzun beroaren ondoren, atzo arratsaldean umeek izan zuten literaturaz gozatzeko parada. Hain zuzen, Maite Frankok Zorte txarreko otsoak ipuina kontatu zien Portaleburun bildu ziren haurrei. Segidan, Yolanda Arrietak Bizenta Mogel idazle zenari buruzko tailerra eskaini zuen, Argiaren alaba edo andre argi baten ikurrak izenpean.

Gaur eguerdian itxiko ditu ateak Geure Gelatik liburu azokak, eta goizean hainbat aurkezpen eta saio izango dira. Hemen egitaraua:

 

  • Gaur, larunbata:
    • 11:15. Maite Lopezen eskutik, Giorgos Seferis, Nobel poeta euskaraz. Aurkezlea: Aritz Gorrotxategi.
    • 12:00. Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuaren aurkezpena. Aurkezlea: Xabier Mendiguren.
    • 12:45. 2 minutu lehiaketaren aurkezpena.
    • 13:00. Hamar lagunek Bizenta Mogelen Ipuin onak liburuaren pasarteen irakurketa.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide