23. Korrika

23. Korrikaren atarian, umeek Korrika Txikia egin dute Txerloian

Ane Olaizola 2024ko mar. 3a, 18:56

Anaitasunaren eta San Ignacioren arteko partidaren atsedenaldian, Korrika Txikia egin dute haurrek, eta amaieran, lekukoaren barruko mezua irakurri dute AEK-ko kideek.  

Gero eta gutxiago falta da 23. Korrika hasteko, eta haren atarian Korrika Txikia egin dute beste behin Txerloia futbol zelaian, Anaitasuna fubol klubak eta Azkoitiko AEK-k antolatuta. Anaitasunaren gizonezkoen lehen taldeak Gasteizko San Ignacioren aurka jokatu duen partidaren atsedenaldian egin dute Korrika Txikia, eta hainbat haur eta gaztetxo animatu dira euskararen alde zelaiari bi bira ematera. Behin amaituta, lekukoaren barruko mezua irakurri dute AEK-ko kideek, harmailan elkartutako dozenaka zaleen aurrean. 

Bestalde, martxoaren 10ean Korrikaren aldeko mendi irteera egingo dute Xoxotera, eta zabalik da harako izen-ematea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide