Juan de la Rubia organo jotzaileak eta Donostiako Orfeoiak jendez bete dute Azkoitiko parrokia

Maialen Etxaniz 2024ko ots. 25a, 10:50

Azkoitiko Udalak Azkoitiaren 700. urteurrenaren harira antolatutako emanaldia zen atzokoa, eta de la Rubiak Azkoitian eskaini duen bigarrena. Jende ugari bertaratu zen parrokiara emanaldiaz gozatzera. 

Juan de la Rubia organo jotzaileak eta Donostiako Orfeoiak kontzertu berezia eskaini zuten atzo Azkoitiko parrokian, eta jende ugari bertaratu zen emanaldiaz gozatzera. 

Azkoitiko Udalak Azkoitiaren 700. urteurrenaren harira antolatutako emanaldia zen atzokoa, eta de la Rubiak Azkoitian eskaini duen bigarrena. Atzo, Otoitzetik berpiztera errezitaldia eskaini zuen Donostiako Orfeoiarekin batera; besteak beste, Jose Antonio Sainz  Alfaroren zuzendaritzapean, Tomas Garbizuren Agur Maria, Madinaren Aita Gurea, Gustav Mahlerren Berpizkundea 2. sinfonia eta Lloyd Weberren Pie Jesu piezak eskaini zituzten. 

Irakurri atzoko emanaldiaren harira Juan de la Rubiari egindako elkarrizketa, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide