Abenduko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Munibe arkeologia taldearen ibili oparoa

Erredakzioa 2023ko abe. 1a, 09:00

Maxixatzen hasi da abenduko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean da Munibe arkeologia taldeari Iraia Oteiza kazetariak egindako erreportajea. Honako hau abenduko aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

Urte ugari daramatza Azkoitiko Munibe arkeologia taldeak historiaren lorratzen eta arrastoen bila. Hain zuzen, 1958an hasi zen zeregin horretan, nahiz eta 1986an hartu zuen taldeak egun duen izena. Harrezkero ibilbide luzea bezain oparoa egin du inguruotan. Arkeologia taldearen egitekoa zein den, orain arteko aurkikuntza berezienak zein izan diren eta bestelako hamaika pasadizoz hitz egin dute Munibeko kideek abenduko Maxixatzen aldizkarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide