Azaroko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: San Martingo erlojua barrutik ezagutzen

Erredakzioa 2023ko aza. 1a, 09:00

Maxixatzen hasi da azaroko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean Klik! argazki erreportajea egin du Ane Olaizola kazetariak San Martingo ermitan. Hain zuzen, hango erlojuaren barruak ezagutu ditu Miguel Larrañaga zaindari berriaren eskutik. Honako hau azaroko aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

Aski ezaguna da San Martingo muinoan dagoen ermitako erlojua, baina inor gutxik ezagutzen du herriaren ikurretako bat den ondarearen orratzak eta kanpaia mugiarazten duten erlojua. Duela urtebete baino gehiagotik, haren ardura du Miguel Larrañagak; mimoz zaintzen du ia 300 urteko tramankulua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide