Baldako San Inazioren kapera, ehun urteko altxorra

Urtzi Oteiza eta Andoni Elduaien 2023ko abu. 4a, 12:05

Azkoitiko dorretxeko elizatxoaren historia, gordetzen duena eta hainbat xehetasun azaldu dizkio Erlo Telebistari Juan Bautista Mendizabalek.

Azkoitiko Balda dorretxeko San Inazioren kaperak ehun urte betetzen ditu aurten, eta mendeurrena baliatu dute elizatxoaren ateak herritarrei irekitzeko eta ondare horren zabalkundea egiteko. Besteak beste, bisita gidatua egin zuten joan den uztailaren 29an.

Bisita hartan izan ez zirenek ere badute, bideo-erreportaje honen bidez, Baldako kaperaz gehiago ezagutzeko aukera. Izan ere, Azkoitiko dorretxeko elizatxoaren historia, gordetzen duena eta hainbat xehetasun azaldu dizkio Erlo Telebistari Juan Bautista Mendizabalek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide