Balda dorretxeko kapera bisitatzeko aukera izango da bihar, haren meunderrenean

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 28a, 08:49
Balda dorretxearen kanpoko irudia. (Alex Berasategi)

12:30ean, bisita gidatua eskainiko du Juan Bautista Mendizabalek Balda dorretxeko kaperari buruz. Haren mendeurrena ospatzeko baliatuko dute hango bisitaldia.

Balda dorretxeko San Inazioren kaperak ateak zabalduko ditu bihar, uztailaren 29. Kaperak 100 urte bete ditu aurten, eta mendeurrena ospatzeko, dorretxeko elizatxoa bisitatu ahal izango dute hura ezagutu nahi duten herritar guztiek.

Kapera 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta bitarte horretan, 12:30ean, bisita gidatua eskainiko du Juan Bautista Mendizabal historialari eta Azkoitiko kronista ofizialak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide