Asteburuan abiatuko dira bailarako ondarea ezagutzeko doako bisita gidatuak eta ibilaldiak

Andoni Elduaien 2023ko eka. 28a, 16:56
Balda dorretxea ezagutzeko aukera izango da tartean. (Alex Berasategi)

Zazpi bisita gidatu desberdin egiteko aukera izango da aurtengo udan bailara. Urola Turismoa Iraurgi Berritzen garapen agentziaren Turismo Sailak 24 egunetan banatuko ditu bisita turistikoak uztailean eta abuztuan zehar. Horietan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez.

Iraurgi Berritzen garapen agentziaren Urola Turismoa Turismo Sailak bisita gidatuak antolatu ditu datozen bi hilabeteetarako. Loiola Bailara, historia eta paisaia bazterrak izenburupean, uztailean zein abuztuan Azkoiti-Azpeitiko kultur ondarea, bailararen historia eta inguruko paisaia ardatz hartuta, herritarrei "kultur bizipena eskaintzea" dute helburu bisitek.

Aurten, bisita gidatuak euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera izango da. Asteburu bakoitzean, bi bider egingo dute bisita berbera, egun batean euskara hutsean, eta bestean, gaztelera hutsean. Guztira, zazpi bisita desberdin egiteko aukera eskainiko du aurten Urola Turismoak 24 egunetan banatuta. Uztailean, larunbatetan eta igandetan egingo dituzte bisitak, eta abuztuan, asteazkenetan, ostegunetan, larunbatetan zein igandeetan.

Bisitetan parte hartzeko epea zabaldu dute dagoeneko. Horretarako, 943-15 18 78 telefono zenbakira deitu, 688 75 94 29 telefonora whatsapp mezu bat bidali edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da.

Honako hauek dira aurtengo udarako antolatu dituzten bisita gidatuak:

  • Uztailak 1-2: Azpeitia XVI. mendean.
    • Irteera: Azpeitiko udaletxe atarian, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi. Ibilaldi laburra herrian.
    • Hizkuntza: uztailaren 1ean, euskaraz; uztailaren 2an, gazteleraz.
  • Uztailak 8-9: Loiola Iñigoren ume eta gaztaroan.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi. Ibilaldi laburra inguruetan.
    • Hizkuntza: uztailaren 8an, gazteleraz; uztailaren 9an, euskaraz.
  • Uztailak 15-16: Mudejar artearen ibilbidea: Azkoitia, Loiola, Azpeitia.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 11:00etan.
    • Iraupena: bi ordu. Ibilbidea herrian eta naturan zehar.
    • Hizkuntza: uztailaren 15ean, gazteleraz; uztailaren 16an, euskaraz.
  • Uztailak 23: Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi. Ibilaldi laburra herrian.
    • Hizkuntza: euskaraz.
  • Uztailak 30: Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi. Ibilaldi laburra herrian.
    • Hizkuntza: gaztelaniaz.
  • Abuztuak 2-3: Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi.
    • Hizkuntza: abuztuaren 2an, gazteleraz; abuztuaren 3an, euskaraz.
  • Abuztuak 5-6: Antxietarrak Azpeitian.
    • Irteera: Urrestillako parrokiako atarian, 12:00etan. (Aukerako topagunea: Azpeitiko parrokian 13:00etan)
    • Iraupena: bi ordu. Lau kilometroko ibilaldi laua.
    • Hizkuntza: abuztuaren 5ean, euskaraz; abuztuaren 6an, gazteleraz.
  • Abuztuak 9-10: Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi.
    • Hizkuntza: abuztuaren 9an, gazteleraz; abuztuaren 10ean, euskaraz.
  • Abuztuak 12-13: Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi. Ibilaldi laburra herrian.
    • Hizkuntza: abuztuaren 12an, euskaraz, eta abuztuaren 13an, gazteleraz.
  • Abuztuak 16-17: Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi.
    • Hizkuntza: abuztuaren 16an, gazteleraz; abuztuaren 17an, euskaraz.
  • Abuztuak 19-20: Loiola gehiago. Inaziotar ibilbide bat.
    • Irteera: Madalena Ospitalean, 12:00etan.
    • Iraupena: bi ordu. 2,5 kilometroko ibilaldi laua.
    • Hizkuntza: abuztuaren 19an, euskaraz; abuztuaren 20an, gazteleraz.
  • Abuztuak 23-24: Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa.
    • Irteera: Loiolako turismo bulegoan, 12:00etan.
    • Iraupena: ordu eta erdi.
    • Hizkuntza: abuztuaren 23an, gazteleraz; abuztuaren 24an, euskaraz.
  • Abuztuak 26-27: Mudejar artearen ibilbidea: Azkoitia, Loiola, Azpeitia.
    • Irteera: Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren atarian, 11:00etan.
    • Iraupena: bi ordu. Ibilbidea herrian eta naturan zehar.
    • Hizkuntza: abuztuaren 26an, euskaraz; abuztuaren 27an, gazteleraz.

Bisita gidatuei buruzko informazio guztia, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide