Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Eskerrik asko!

M7ko ametsetik esnatu eta oinak lurrean jarrita ere, zaila da egun hori deskribatuko duen hitz egokia topatzea.

150 boluntario baino gehiago arituko dira lanean M7an

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Urratsek bideari ekin zionetik, dozenaka lagun aritu dira lanean, batzorde ezberdinetan, herri-galdeketarako bide marrazten eta saretzen.Auzolanean lortu dugu honaino iristea, eta auzolana izango da galdeketa eguneko gakoa: 150 lagun baino gehiago arituko dira lanean maiatzaren 7an.

Mikel Zubizarreta: 'Azkottixen, maiatzak 7xen, aukera!'

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Mikel Zubizarreta: 'Azkottixen, maiatzak 7xen, aukera!'

Mikel Zubizarreta Orbegozo EAJko kideak M7ko herri-galdeketaren harira bidali digun iritzi artikulua, hemen.

Igandean elkarrekin erabaki!

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Igandean elkarrekin erabaki!

Herriko kuadrilla batek honako iritzi artikulua bidali digu, M7ko herri-galdeketarekin bat egin eta parte hartzeko deia eginez.

Begoña Larramendik irabazi du lau lagunentzako bazkaria Abaraxka jatetxean

Begoña Larramendik irabazi du lau lagunentzako bazkaria Abaraxka jatetxean

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Urrats taldeak joan den zapatuan antolatu zuen Girotze Festan errifak saldu zituen, eta honako hau da zenbaki saritua: 2285. Zenbaki horren jabea Begoña Larramendi izan da, eta horrenbestez, Abaraxka jatetxean lau lagunentzako bazkaria irabazi du. 

Anari, Kupela, Ane, Hartz, Passepartout ... eta askoz gehiago!

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Anari, Kupela, Ane, Hartz, Passepartout ... eta askoz gehiago!

Erabaki Eguna ate joka dugu. Bost egun falta dira egun handirako. Festa egun handia antolatu dugu herri galdeketa egunerako. Besteak beste, Anari, Kupela, Ane, Hartz eta Passepartout musikariak izango ditugu Herriko Plazan. Egitarau osoari azken ukituak ematen ari gara. Laster zabalduko dugu!

EAJk, EH Bilduk eta Azkoitia Baik maiatzaren 7an botoa emateko deia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

EAJk, EH Bilduk eta Azkoitia Baik maiatzaren 7an botoa emateko deia egin dute

Maiatzaren 7an erabakitzeko eskubidearen inguruan egingo den herri galdeketa babesteko mozioa onartu du Azkoitiko Udalak, Osoko Bilkuran. EAJK, EH Bilduk eta Azkoitia Baik aurkeztu dute testua, eta hiru talde politiko horien aldeko botoarekin aurrera atera da. PSE-EEk aurka bozkatu du.

Girotze festa eta argazki erraldoia

Erabiltzailearen aurpegia   Besterik

Girotze festa eta argazki erraldoia

11 egun falta dira erabakiaren egun handirako. Motorrak berotze aldera, GIROTZE FESTA antolatu dugu larunbat honetarako. Besteak beste, argazki erraldoia aterako dugu Herriko Plazan. Herritar guztiei egiten diegu dei bertaratzeko.

Boto aurreratua emateko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Boto aurreratua emateko epea, zabalik

Maiatzaren 7an botoa eman ezin duenak, aurretik emateko aukera izango du. Apirilaren 24tik maiatzaren 5era aurretiazko botoa eman ahal izango da, Gure Esku Dagoren lokalean (Berdura Plazan).

Erabakiaren murala

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Erabakiaren murala

Udane Juaristi artista azkoitiarrak ere bat egin du erabakiaren aldeko olatuarekin. Berak ongien dakien moduan babestu du maiatzaren 7ko herri galdeketa; mural bat margotu du, galdeketan parte hartzeko deia eginez azkoitiar guztiei.

'ERABAKI', Urratsen abestia, entzungai!

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Hemen da herriko hainbat musikarik erabakitzeko eskubidearen alde egindako kantua. Lan zoragarria. Urrats taldetik, eskerrik asko denoi.

Xabi Arrieta: 'Entzule orok entzuteko moduko abestia sortu dugu'

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Herriko hainbat musikarik sortutako 'Erabaki' abestia bi egun barru erakutsiko dizuegu. Zestoako Gaztain estudioan grabatu dute, eta jada prest dago. Maiatzaren 7an joko dute jendaurrean, herri galdeketa egunean.  Xabi Arrieta kantuaren sortzaileetako batekin egon gara.

Herri galdeketa egunerako lanak, banatuta

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Herri galdeketa egunerako lanak, banatuta

Herritar ugarik eman dute izena maiatzaren 7ko herri galdeketaren antolaketan lan egiteko: 70 herritar baino gehiagok. Era askotako lanak egongo dira, eta atzo egin genuen lan banaketa, zozketa bidez: mahaikideak nortzuk izango diren, alde batetik, eta hauteslekuetan bestelako lanetan arituko direnak, bestetik.

Txokolate beroa korrikalarientzat

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Txokolate beroa korrikalarientzat

Urrats taldeak, AEKrekin elkarlanean, txokolate beroa banatuko du bihar goizean Herriko Plazan, Korrika bertatik igaro orduko.

M7 kartelak etxeko balkoietan jartzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia

M7 kartelak etxeko balkoietan jartzeko deia

Maiatzaren 7ko herri galdeketarako atzera kontaketa hasi da. Mezua ikusgarri egiteko laguntza eskatu nahi diegu herritarrei. Jar ditzagun M7 kartelak etxeko balkoietan, eta zabal dezagun mezua herri osoan.

Maiatzaren 7rako laguntzaileen bilera, gaur

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Maiatzaren 7rako laguntzaileen bilera, gaur

Herri galdeketa antolatzeko gakoa auzolana izan da orain arte, eta azken txanpan ere, herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da. Maiatzaren 7koa behar bezala antolatzeko LAGUNTZAILEAK behar ditugu. Gaurko bileran emango ditugu azalpen guztiak.

Maiatzaren 7rako boluntarioak behar ditu Urrats taldeak. Laguntzeko prest?

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Maiatzaren 7rako boluntarioak behar ditu Urrats taldeak. Laguntzeko prest?

Maiatzaren 7ko herri-galdeketa eguna gainean dugu. Festa egun handia izango da, baina lan asko ekarriko du, eta guk bakarrik ezin izango dugu dena egin. 

Galdeketarako bidean laguntzen ari zaretenoi, eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Erabakiaren aldeko olatua geroz eta handiagoa da. Zuei guztioi eskerrak iritsi gara honaino. Ondorengo bideoan agertzen den bezala, herritar bakoitza, urrats bakoitza, da ezinbestekoa. Eskerrik asko guztioi!

'Ez dago prozesu subiranistarik, herri-galdeketarik gabe'

Erabiltzailearen aurpegia

'Ez dago prozesu subiranistarik,  herri-galdeketarik gabe'

Elkarguneko Oteiza aretoa jendez gainezka zela, erabakitzeko eskubideaz luze eta zabal aritu ziren Angel Oiarbide (Gure Esku Dago) eta David Fernandez (CUP). Euskal Herriko eta Kataluniako prozesuaz gogoeta mamitsuak utzi zituzten.