Erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketa egingo da 2017ko maiatzaren 7an Azkoitian, eta galdeketa hori bideratzeko eta antolatzeko jaio da Urrats taldea, Gure Esku Dago herri mugimenduaren babespean. Etorkizuna erabakitzea herritarrei dagokielako, herritar guztiak bidelagun izan nahi ditugu bidaia honetan. Eman dezagun urratsa elkarrekin!