Gipuzkoa Merkatarien Federazioak Urola Erdiko merkatariak omenduko ditu astelehenean

Iraia Oteiza api 25, 11:23 Azkoitia

Gipuzkoako Merkatarien Federazioak merkatari txikiak omentzen dihardu, bere 90. urteurrenaren harira. Urola Erdiko bost saltoki omenduko ditu oraingoan, tartean, Azkoitiko Aizterri Home, Sofia Studio 18 eta Martiarena inprimategia. Ekitaldia datorren astelehenean izango da, Elkarguneko Intxausti aretoan, 13:45ean.

Merkal Oinetakoak saltokietako langileek greba hasi dute, "lan baldintza eskasak duintzeko"

Ane Olaizola api 23 Azkoitia

Enpresak Gipuzkoan dituen zortzi saltokietatik seitan hasi dituzte mobilizazioak; tartean, Azkoitikoan. Apirileko eta maiatzeko ostiralak eta larunbatak greba egunak izango dituzte langileek, enpresak ez duelako "borondaterik" agertu enpresa hitzarmena gauzatzeko.