Sortzaile azkoitiarrek ere beren lekua izango dute 54. Durangoko Azokan

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 4a, 11:05
Durangoko Azokaren 54. edizioaren aurkezpeneko irudia

Bihartik igandera bitartean euskal kultur adierazpideen topaleku izango da Durangoko Landako gunea. Lau egunez lanak aurkeztuko dituzte sortzaileek azokako hainbat gunetan; tartean, azkoitiarrek ere bai. Besteak beste, Felipe Juaristik Erbesteko elurra liburua aurkeztuko du, Izibene Oñederrak Lursaguak film laburra eta Ro musika taldeak bi single.

Bihar, osteguna, zabalduko ditu ateak euskal kulturaren erakusleiho garrantzitsu bilakatu den Durangoko Azokak. Aurtengoa, egitasmoaren 54. edizioa izango da, eta bihartik igandera bitartean euskal kultur adierazpideen topaleku izango da Durangoko Landako gunea. Lau egunez lanak aurkeztuko dituzte sortzaileek azokako hainbat gunetan, hala nola Areto Nagusian, Ahotsenean, Irudienean, Kabi@n, Plateruenan, Saguganbaran eta Szenatokian.

Gune horietan urtean zehar egindako lanen aurkezpenak-eta egingo dituzte, besteak beste zinemagileek, musikariek nahiz idazleek, eta azkoitiarrak ere protagonista izango dira; izan ere, aurkezpen bat baino gehiago egingo dute herritarrek azokan. Hain zuzen ere, Felipe Juaristik joan zen astean kaleratutako Erbesteko elurra eleberria aurkeztuko du bihar; etzi, berriz, Izibene Oñederra zinemagileak Lursaguak animaziozko film laburra estreinatuko du; zapatuan, Angela Benitez aktore den Pikuak webserieak aurkeztuko dute, eta ETB1ek hilaren 15ean estreinatuko duen Ihesaldia telesailaren berri emango dute. Hain zuzen ere, hango protagonista da Iñigo Aranbarri azkoitiarra. Ro musika taldeak, bere aldetik, bi single aurkeztuko ditu egun horretan.

Bihar, abenduak 5
Etzi, abenduak 6
Abenduak 7, zapatua
  • 17:45. Irudienean aurkeztuko dute Pikuak webseriea. Angela Benitez azkoitiarra da aktoreetako bat.
  • 19:00. Irudienean aurkeztuko dute Ihesaldia telesaila. Iñigo Aranbarri azkoitiarra da aktoreetako bat.
  • 19:00. Azkoitiko eta Azpeitiko Ro musika taldeak Ekhitzaltze eta Tenk! singleak aurkeztuko ditu Ahotsenean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide