Alebin eta infantil mailetako txapelketen bigarren faseak jokatuko dituzte Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2024ko api. 22a, 11:15

Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko alebinek txapelketa jokatu zuten larunbatean, eta igandean infantil mailakoen txanda izan zen.

Zubiberri gimnastika erritmikoko taldeak alebinen eta infantilen txapelketetako bigarren faseak jokatu ditu asteburuan Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan. Larunbatean, alebinen txanda izan zen, eta Xabier Munibe, Bizilore eta Araitz eta Garazik osatutako bikotea sailkatu ziren maiatzaren 11n Irunen jokatuko duten finalera. Igandean, berriz, infantilen txanda izan zen. Helene Murillo aurreneko postuan sailkatu zen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide