Zubiberriko gimnastak benjamin mailako topaketaren bigarren fasean izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2024ko mar. 10a, 15:49

Sei kidetan banatutako bi talde aritu dira lehian, eta Nuria Alberdik banakako ariketa ere osatu du, pilotarekin.

Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea Arrasateko Iturripe kiroldegian izan da, benjamin mailako topaketaren bigarren fasean. Sei kidetan banatutako bi talde aritu dira lehian: batetik, June Kortadi, Julen Arregi, Elene Iriondo, Malen Eguino, Ane Murillo, Elene Aizpurua eta Nuria Alberdi aritu dira Xabier Munibe multzoan; bestetik, Irati Miguel, Zihara Aranburu, Noa Iturbe, Nora Murillo, Jone Martinez, Naiara Rodrigo eta Olaia Martin aritu dira Floreaga multzoan. Era berean, Nuria Alberdik banakako ariketa ere osatu du, pilotarekin.
 
(Argazkiak: Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea)

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide