Pello Beneitezek brontzea eskuratu du Espainiako Master mailako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2024ko ots. 16a, 16:58
Pello Benitez eta Bittor Elizalde, Espainiako Neguko Master txapelketan.

Bittor Elizalde eta Pello Benitezek, Espainiako Neguko Master txapelketan parte hartu dute, eta emaitza oso onak lortu zituzten bakoitzak bere proba eta kategorian.

Zubiaurre Master taldeko bi kidek, Bittor Elizalde eta Pello Benitezek, Espainiako Neguko Master txapelketan hartu zuten parte, Pontevedran, Galizian, joan zen asteburuan, eta emaitza oso onak lortu zituzten bakoitzak bere proba eta kategorian. Benitezek, hain zuzen, 50 metro libre proban podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren eginda, brontzezko domina eskuratu baitzuen.  Gainera, 100 metro libre eta 100 metro bular probetan, berriz, bosgarren egin zuen, eta 50 metro bular proban, zazpigarren.

Elizalde, berriz, 200 metro eta 400 metro libre probetan podiumetik oso gertu gelditu zen: bietan laugarren postua lortu zuen hark; 100 metro libre proban seigarren egin zuen, eta 50 metro libren, hamargarren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide