Zubiaurre igeri elkarteak izena emateko epea ireki du

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2023ko eka. 13a, 10:25

Aurretiazko izen-emate epea zabaldu du orain igeri elkarteak, eta irailean egin ahal izango da behin betiko izen-ematea. Era berean, igeri elkarteak bilera egingo du irailean elkartean lehen aldiz izena emango duten haurren gurasoekin.

Zubiaurre igeri elkarteak datorren ikasturterako izen-emate epea zabaldu du, eta irekita egongo da irailera bitartean. Orain, aurretiazko izen-emate epea zabaldu du igeri elkarteak, taldeen antolaketa zehazten hasteko eta ikasturte berrian beharko diren baliabideen aurreikuspena egin ahal izateko.

Irailean, berriz, behin betiko izen-ematea egin ahal izango da. Lehen aldiz izena emango duten haurren gurasoei zuzendutako bilera egingo da orduan, eta klubaren funtzionamendua nahiz egokitutako taldeen informazioa emango da, baita eskaerak bideratu eta galderak erantzun ere. Bete eta sinatu beharreko dokumentuak ere bertan emango dira.

Ikasturte berrirako izena emateko formularioa honako lotura honetan bete daiteke.

Kontsultatu ordutegiak eta taldeak hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide