Nora Mateos eta Olaia Gaitan Gipuzkoako selekzioarekin arituko dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2023ko mai. 3a, 10:00
Mateos eta Gaitan, Zubiaurreko igerilariak.

Gipuzkoako selekzioak Tarbesen (Frantzian) jokatuko duen txapelketan parte hartuko dute Zubiaurre igeri elkarteko bi kideek asteburuan. Hainbat proba jokatuko dituzte han.

Asteburuan, Nora Mateosek eta Olaia Gaitanek Gipuzkoako selekzioak Tarbesen (Frantzian) jokatuko duen txapelketan parte hartuko dute. Zubiaurreko bi igerilariek launa proba jokatuko dituzte: Mateosek 50 tximeleta, 50 bular, 50 libre eta 100 bular probak egingo ditu. Gaitanek, berriz, 50 tximeleta, 50 libre ,100 libre eta 100 bizkar.

Gipuzkoako beste klubetako igerilariekin batera asteburu ederra pasatzeko aukera izango dute biek.

Gozatu eta zorte on bioi!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide