Denboraldiko lehen hitzordua larunbatean dute Zubiaurreko igerilariek

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2022ko urr. 20a, 16:16

Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute denboraldiko lehen proba larunbatean. 10:00etan hasiko dira eskolartekoen eta federatuen serieak.

Etzi, urriak 22, hasiko dute 2022-23 denboraldia Zubiaurre igeriketa klubeko infantil, junior eta senior mailako igerilariek. Igeriketa saioa Azpeitiko igerilekuan izango da. Neguko Liga Probintzialeko lehen jardunaldia jokatuko dute asteburuan, eta Zubiaurreko gure igerilariek Azpeitian izango dute hitzordua, 10:00etan.

Infantil, junior eta senior mailakoek honako probetan parte hartuko dute:

Animo, eta zorte on!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide