Azkoitian jokatuko dute bihar alebinen ligako laugarren igeriketa jardunaldia

Elkarguneko igerilekua.

Bihar, larunbata, alebinen ligako laugarren igeriketa jardunaldia jokatuko dute Azkoitiko Elkarguneko igerilekuan. 16:00etan hasiko da proba, eta ohi bezala, ordubete lehenago, 15:00etan, beroketak egiteko aukera izango dute igerilariek. Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek parte hartuko dute lehian. Biharko probaren antolaketaz Zubiaurreko zuzendaritzako kideak arduratuko dira.

100 metro bizkar, 50 metro tximeleta estiloan eta 4x200 metro librean egin beharko dituzte igerilariek. Hona hemen bihar osatu beharreko serieak.