Ia hiru hilabeteren ondoren, hemen da 20. Zakel Zaltue

Ia hiru hilabeteren ondoren, iritsi da 2018. urteko lehen Zakel Zaltoa. Asko atzeratu zaigun arren, azkenean iritsi da. Bertan, entzuleen ohar bati kasu eginez Txorixo kaleaz hitz egiten hasi da saioa; ondoren, Beidazarrekin San Martin bukatu eta "A" hizkiaz hasten diren kale izenak aipatu ditugu: Altzibar, Aingeru (Baztarrikaldie), Aretxabaleta... Oraingoan ere ez dugu kale izenekin bukatzea lortu. Datu kurioso moduan esan, jada 24 ordutik gora Zakal Zalto ekoiztu dira.