Xabier Aldalur Muxikak apirileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoa: 'Korrika 2019'

Doinua: 'Ikusten duzu goizean'

Gaia: Korrika 2019

 

Bi urtean behingo zita

lekukoari eutsita

ez al da gauza polita

Herri osoa eskutik helduz

gure hizkuntzari deika

ez dezan galdu logika

egin ezazue klika

hemen da eta korrika.

 

Lekukoarekin ozen

guztiok atzetik zuzen

bide beretik goazen

Urte luzetan hau bezalako

ekintzak egin daitezen

gaur hasi dena Garesen

buka ez dadin Gasteizen

euskaraz bizi gaitezen.