Sanandresak 2022

Danborradarekin ospatu dute Xabier Munibe Ikastolan San Andres bezpera

Xabier Munibe Ikastolako haurrek danborrada egin dute gaur, asteartea. Hainbat abesti eskaini dituzte ikastolako areto nagusian eta atarian zehar. Euria egin badu ere, eguraldiak ez du jaia zapuztu ikastolan.

Xabier Munibe Ikastolako ikasleek gogor astindu dituzte danborrak gaur, asteartea. Joan den larunbatean, helduen danborrada egin zuten Azkoitian, eta azken urteetan egin ohi duten moduan, Xabier Munibe Ikastolak San Andres bezpera baliatu du danborrada egiteko.

Goizean, ikastolako areto nagusian, atariko aterpean eta atarian elkartu dira ikasleak eta irakasleak Azkoitiko danborradako hainbat doinu eskaintzeko. Euria egin badu ere, eguraldiak ez du festa zapuztu ikastolan, eta ikastolako kideek gozatu ederra hartu dute.