Urteko kirolaririk onena izendatuko dute datorren ostiralean

Hamazazpi kirolari azkoitiarren artean aukeratuko dute Urteko Kirolaririk Onenaren saria jasoko duena. Bozketa ostiral honetan egingo dute, abenduaren 18an, udaletxeko udalbatza aretoan, 19:30ean.

 

Modalitatearen arabera, ondorengoak izendatu dira:

Pilota: Julen Oñederra

Futbol aretoa: Jon Guerrero

Karatea: Eire Lopetegui y Julian Balenciaga

Xakea: Héctor Sánchez

Atletismoa: Jone Zabaleta

Igeriketa: Peru Portalo

Duatloia/Triatloia: Ander Zubizarreta

Ehiza: Aitor Lizarralde

Txirrindularitza: Mikel Elorza

Tenisa: Manex Rezabal

Boloak: Santos Muñoz

Saskibaloia: Ainhoa Zuazolazigorraga

Gimnasia erritmikoa: Elena Sudupe

Arrantza: Ipar Lartzabal

Urteko Kirolari Onena nor den jakiteaz gain, ostiral honetako ekitaldian Bizenta Mogel lehiaketako sarien entrega egingo da eta Gabonetako Eskaparate Lehiaketaren irabazleak ezagutuko dira.