Udal eta Foru Hauteskundeak

Udal eta foru hauteskundeak direla eta, hainbat ohar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Udala 2015ko mai. 22a, 16:42

Igandeko udal eta foru hauteskundeetan aldaketak izango dira Azkoitiko hauteslekuetan: orain arte Musika eskolan egoten zen hauteslekua (Gaztanenea) orain Elkarguneko areto nagusian jarriko da, eta hortaz, han eman beharko dute botoa orain arte Musika eskolan ematen zutenek.

Horrez gain, Aizkibel Udal liburutegiaren egunerokoan ere aldaketak izango dira: ostiralean, larunbatean eta astelehen goizean liburutegiko beheko pisua itxita egongo da eta honako zerbitzuak ezingo dira eskaini: haur eta gazteen saila, internet-a, ikus-entzunezko materiala eta herriko fondoa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide