Magallanes eta Sierra nagusi, Udazkeneko Txapelketaren finalean

Udazkeneko Txapelketaren finaleko irudi bat. (Txerloia tenis kluba)

Joan den larunbatean jokatu ziren Udazkeneko Txapelketako finalak. Aitor Magallanes eta Odei Sierra nagusitu ziren.

Txerloia tenis klubak antolatutako Udazkeneko Txapelketaren finalak jokatu zituzten joan den larunbatean, hilak 24, Azkoitian. Final nagusian Aitor Magallanesek 6-2 eta 6-1 irabazi zion Agustin Quintanari, eta quick kontsolazioan Odei Sierra nagusitu zitzaion Eneko Etxanizi, 4-6, 6-4 eta 10-7.