Sostenipek Miranda Ebroko erahilketa gaitzetsiko du biharko elkarretaratzean

Sostenipe Talde Feministak atzo Miranda Ebron izan zen 44 urteko emakumearen hilketa gaitzetsi du, eta hori adierazteko elkarretaratzea deitu du bihar, osteguna, 19:30etarako.

 

Herriko plazan, 19:30ean, hasiko da erasoa gaitzesteko kontzentrazioa, «eraso eta erahilketa matxista orori gaitzespena adierazteko», azaldu dute Sostenipeko ordezkariek.