Abuztuaren 15ean bortxaketa bat egon zen

Abuztuaren 15ean bortxaketa bat egon zela jakinarazi nahi dugu:

 

Abuztuaren 15ean Azkoitian bortxaketa bat egon zela jakin berri dugu. Adin txikiko neska azkoitiar bat bortxatu zuen mutil azkoitiar batek beraien arteko botere harremanaz baliatuta. Neskak bere anonimotasuna gordetzeko eskatu du baina, gertaera larri hau salatu nahi izan du eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu. Horrez gain, elkartasuna eta babes osoa adierazi nahi diogu adingabeari eta bere familiari.

Guk erabakitzen dugu nola jantzi eta norekin erantzi, noiz hasi eta noiz bukatu. Norbere gorputzaren erabakia bakoitzarena delako. Nazkatuta gaude ez dugu erasorik onartuko. Asko eskatzea alda bakoitzaren erabakiak errespetatzea? Ozen diogu EZ EZETZ DELA!