Bertsoa paperean

Urtarrileko aldapa

Silvia Etxaniz Erniarraitzeko kideak urtarrileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Urtarrileko aldapa'.

Gaia: Urtarrileko aldapa

Doinua: Parke isileko

 

Piztu argiak, piztu zuhaitzak,
Hator hator ta Alaken
Gabonak erraz pasatzen dira
jan-edanari ematen
ondokoari opari erosten
denok ilusio baten
gastu gehiegi ez egitea
ez da erraza izaten.


Ta urte berria ongi hasteko
beherapenak, hau da marka!
Lehen nahiko kexa ez genuen ta
tentazioak goraka...
Itxi ditzagun karterak behingoz
kremailerari tiraka
ahalik errezen igo dezagun
urtarrileko aldapa.