Silvia Etxaniz Alberdi Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak maiatzeko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoa: 'Eskerrik asko'.

 

Doinua: Parke ixileko

Pentsioenak azkenaldian
egin du nahiko zarata
uste ez eta, eman diguzu
erakustaldi aparta
gazteok ere mugi gaitezke
utzikeria lagata
orain urruti ikusi arren
noizbat helduko gara ta.

Kontuak argi utzi nahiean
goiko hainbat entzungorri
zure ta gure eskubideen
alde zabiltza zerorri
lortu nahi dena ta behar dena
hain ondo duzu igorri
eskerrik asko astelehenero
plazara zoazen horri!