Giza sarea, datorren ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sare 2018ko mar. 21a, 10:34

Hilaren 30a ostiral santua tokatzen delako, datorren ostiralean, martxoak 23, egingo dugu hil honetako giza sarea.

 

Sare herritarrak azken gertakariek azalarazitako kezkaz egiten die dei herritarrei ostiraleko giza sarean parte hartzera. Izan ere, Xabier Rey euskal presoaren heriotzak, kartzela sistema gizagabe honekin amaitu beharraren premia adierazten digu beste behin. Ostiralean, 19:00etan, eliz atarian elkar ikusiko dugu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide