Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako pilota partiden ordutegiak

Bihartik larunbatera bitartean jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek Udaberri Txapelketako, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako eta Euskal Herriko Ligako partidak. Herriko frontoian bost pilota partida jokatuko dituzte bihar eta ostiralean.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Udaberri Txapelketako, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako eta Euskal Herriko Ligako partidak jokatuko dituzte bihartik larunbatera bitartean. Bost pilota partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan.

Hona hemen Gurean jokatuko diren partidak:

Osteguna

  • 19:00etan, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako infantilen bigarren mailako eskuz binakako partida:
    • Alkorta, P. eta Lizarralde, A. - Gaztelupe 4.
  • 19:00etan, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako alebinen lehen mailako eskuz binakako partida:
    • Orozko, A. eta Arana, X. - Behar zana 3.

Ostirala

  • 18:30ean, Udaberri Txapelketako jubenilen eskuz binakako partida:
    • Eple - A. Uranga eta J. Azkoitia.
  • 18:30ean, Udaberri Txapelketako kadeteen eskuz binakako partida:
    • Etxaniz, J eta Segurola, U. - Behar zana 1.
  • 18:30ean, Udaberri Txapelketako nagusien eskuz binakako partida:
    • Oteiza, A. - Zenekorta, G. - Gazteleku.

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak eta joan den asteko partiden emaitzak:

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide