49. Kontzejupeko Pilota Txapelketako partidak jokatuko dituzte arratsaldean

Benjaminak A eta benjaminak B mailetako partidak jokatuko dituzte 17:15ean, Kontzejupean.

Oteiza pilota elkarteak antolatutako 49. Kontzejupeko Pilota Txapelketak jarraipena izango du gaur, astelehena, 17:15ean, Kontzejupean. Orotara, benjaminak A eta benjaminak B mailetako bost partida jokatuko dituzte. Benjaminak B mailako norgehiagokak izango dira lehendabizi: alde batetik, Nahia Astigarraga eta Marat Aramendi ariko dira Aiur Romero eta Enaitz Andolaren aurka, eta bestetik, Intza Orozko eta Eiden Galarraga, Eritz Zabaleta eta Haize Aramendiren aurka. Benjaminak A mailan, aldiz, Ekain Aramendik eta Lur Juaristik Eneko Martijaren eta Aietz Arizmediren aurka jokatuko dutena izango da mailako lehen partida. Jarraian, Luken Osinalde eta Oihan Campos, Eddy Romeroren eta Jon Azpiazuren aurka ariko dira; eta Luka Gutierrezek eta Enaitz Santosek, Mikel Rodriguezen eta Julen Zinkunegiren aurka jokatuko duten partidarekin amaituko da arratsaldeko pilota emanaldia.

Hona hemen arratsaldeko pilota partidak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide