Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako pilota partiden ordutegiak

Ostegunetik igandera bitartean Oteiza elkarteko pilotariek Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako partidak. Herriko frontoian lau pilota partida jokatuko dituzte.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako partidak jokatu beharko dituzte bihartik igandera bitartean. Horrez gain, eskuzko zein gomazko lau pilota partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan.

Hona hemen Gurean jokatuko diren partidak:

Ostirala
  • 19:00etan, kadeteen lehen mailako binakako esku pilota partida:
    • J. Arregi, I. Bastida - Oiarpe
  • 19:00etan, nagusien hirugarren mailako binakako esku pilota partida:
    • Jon Etxaniz, A. Juaristi - Murumendi
  • 19:00etan, kadeteen bigarren mailako binakako esku pilota partida:
    • E. Aldazabal, M. Alberdi - Bergara.
Larunbata
  • 10:00etan, nagusien hirugarren mailako gomazko binakako pilota partida:
    • A. Juaristi, I. Epelde - Bergara

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak eta joan den asteko emaitzak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide