Datorren sasoirako izen-ematea ireki du Oteiza pilota elkarteak

Datorren denboraldian herriko pilota elkartean aritu nahi dutenek, uztailaren 16ra bitartean eman ahalko dute izena. 7 urte edo gehiago dituzten haurrei zuzendu die deialdia pilota elkarteak.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak 2023-2024 denboraldirako izen-ematea ireki du. Sasoi berrian pilota elkartean aritu nahi dutenek, 667 50 39 18 telefono zenbakira whatsapp mezua idatzi beharko dute edota azkoitiotepilota@hotmail.com posta elektronikora mezu bat idatzi.

2016. urtean edo lehenago jaiotakoentzat zabaldu du deialdia pilota elkarteak, hau da, 7 urte edo gehiago dituzten haurrentzat. Izena ematean, honako informazioa zehaztu beharko da nahitaez: ikaslearen izen-abizenak, ikaslearen jaiotza-data, guraso edo arduradun baten izen-abizenak eta telefono zenbakia eta ikastetxea. Izena emateko azken eguna uztailaren 16a, igandea izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide