Jon Arregik jantzi du Gipuzkoako lau eta erdiko mendebaldeko txapela

Jon Arregi izan da lehen mailako kadeteen txapelduna. (Oteiza pilota elkartea)

Kadeteen lehen mailako Gipuzkoako mendebaldeko txapela irabazi du azkoitiarrak, Aretxabaletako Otazuri 22 eta 10 irabazita.

Oteiza elkarteko Aitor Oteiza eta Jon Arregi pilotariek lau eta erdiko Gipuzkoako mendebaldeko finalak jokatu zituzten ostiralean, eta txapel bana erdietsi ezin izan ez zuten arren, bat etxeratzea behintzet lortu zuten. Hain zuzen ere, Arregik kadeteen lehen mailan 22 eta 10 irabazi zion Aretxabaletako Otazuri, Aretxabaletan jokatutako neurketa.

Aldiz, nagusien lehen mailan, Oteizak 22-13 galdu zuen Zestoako Sasiainen kontra Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatutako partida.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide