Jokin Aizpuru eta Iker Epelde, Gipuzkoako gomazko paleta txapelketako txapeldunorde

Aizpuru, ezkerrean, eta Epelde, eskuinean.

25 eta 19 galdu zuten palista azkoitiarrek Astigarragan (Gipuzkoa) jokatutako finala.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko Jokin Aizpuruk eta Iker Epeldek galdu egin zuten herenegun, igandea, Gipuzkoako gomazko paleta txapelketako binakako finala. 25 eta 19 galdu zuten Errepala elkarteko Mikel Antxordokiren eta Joseba Arizmendiren aurka Astigarragako (Gipuzkoa) Udal Pilotalekuan, eta hala, txapeldunorde izendatu zituzten.