Iñaki Azkoitia txapeldun, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan

Argazkian, Iñaki Azkoitia sanandresetako txapelketan, Ana Azkoitia zinegotziarekin.

Joan den zapatuan jokatu zen Iruran gazte mailako Gipuzkoako Banakako Trinkete Txapelketako finala. Bertan, nor gehiago aritu ziren Azkoitiko Oteiza Pilota Elkarteko Iñaki Azkoitia eta Gaztelekuko Huitzi. Azkenean, azkoitiarrak irabazi zuen partida 35 eta 13.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide