Herriarteko final laurdenak, Zizurkilen aurka

Argazkia: Bidaniaren aurka jokatu zuten itzuliko partida, duela bi aste.

Herriarteko pilota txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte gaur gauean Zizurkilen aurka. Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte hiru partidak, 22:00etatik aurrera. 

Joaneko partida galdu egin zuten azkoitiarrek Zizurkilen aurka 2 eta 1, eta gaurko partidan erabakiko da zein herrik jarraituko duen aurrera. Hamar puntuko aldearekin atzetik dira azkoitiarrak. Final erdieratara sailkatzeko aukera badute oraindik, beraz, gaurko partidetan emaitza onak lortzen badituzte. 

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide