Peña Elorzako txirrindulariak Gipuzkoako errepideko bakarkako txapelketan

Alebin eta Infantil mailako txirrindulariek lan txukuna egin zuten larunbat arratsaldean Tolosan jokatu zen Gipuzkoako errepideko bakarkako txapelketan. Datorren asteburuan, Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketa jokatuko dute.

Larunbat arratsaldean, Tolosako (Gipuzkoa) Usabal industrialdean jokatu zen Gipuzkoako errepideko bakarkako txapelketa. Alebin eta infantil mailako Gipuzkoa osoko txirrindulariak joan ziren txapelaren bila hara. Alebin mailan, sei txirrindularik ordezkatu zuten Peña Elorza herriko txirrindulari taldea. Nahiz eta ohorezko posturik lortu ez, lan polita egin zuten mutilek. Infantil mailan, berriz, taldeko bederatzi txirrindulari aritu ziren txapelketan. Goraipatzekoa da Eritz Ugarteburuk, Amets Barandiaranek eta Josu Errazkinek egin zuten lana; txapelketaren azken txandara, finalera pasatzea lortu zuten hirurek. 

Datorren asteburuan, Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketa jokatuko dute Zumaian, 16:00etan hasita. Herriko taldeak, hiru txirrindularik osatutako taldea eramango du alebinen mailan. Infantil mailan, berriz, bi talderekin joango da Peña Elorza txapelaren bila. Talde bat lau kidek osatutakoa izango da, eta bestea, lau lagunekoa.