Peña Elorzako txirrindulariak erasokor ibili dira Antzuolako lasterketan

Jakes Zubizarreta, maldan gora.

Joan den asteburuan Antzuolan (Gipuzkoa) jokatu zen lasterketan Peña Elorzako txirrindulariek lan polita egin zuten. Alebin mailan, Jakes Zubizarretak hirugarren postua lortu zuen.

Joan den larunbatean, apirilak 22, benjaminen, alebinen eta haurren mailetako txirrindularitza probak jokatu zituzten Antzuolan (Gipuzkoa). 16:30ean hasita, herria zeharkatzen zuen 900 metroko zirkuituari bi itzuli eman zizkioten benjaminek, lau alebinek eta zortzi haurrek. 

Peña Elorza txirrindulari elkarteko partaidetzari dagokionez, benjaminetan hiru txirrindularik parte hartu zuten, horietatik bi neskak. Alebinen mailan, bost mutilek eta neska batek osatutako taldea atera zen lasterketara, eta haurren mailan, berriz, zortzi mutil.

Alebin nahiz bai infantil mailako lasterketetan oso erasokor ibili ziren Peña Elorzako txirrindulariak, eta lasterketari ikusgarritasuna eman zieten haiek. Lorpenei dagokionez, Jakes Zubizarretak hirugarren postua lortu zuen alebin mailan.

Asteburu honetako proba larunbatean izango da, 16:30ean, Bergarako (Gipuzkoa) Labegaraien industrialdean.