Ospakizunen datozen egunetako agenda

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2024ko urt. 29a, 22:15

Datozen egunetan hainbat ospakizun izango dira parrokian eta herriko beste eliza batzuetan. Hona hemen, zerrendaketa.

Datorren ostegunean, otsailak 1, hilero San Francisco kaperan Jausoroko adinekoentzat eta nahi duten guztientzat ematen dugun meza ospatuko dugu, 11:00etan.

Ostiralean, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpena edo Kandelario eguna ospatzen du Elizak. Kandelak bedeinkatuko dira egun horretan Santa Klaran, 08:30ean, eta parrokian 09:30ean.

Larunbatean, berriz, San Blas eguna da eta janariak bedeinkatuko dira goizeko mezetan, bai Santa Klaran, bai parrokian

Azkenik, datorren igandean, otsailak 4, Parrokiak duen ohiturari jarraituz, meza nagusian joan zen urtean bataiatu edo jaio ziren haurren aurkezpena eta bedeinkapena egingo dugu; eta, aldi berean, aurten katekesian aurreneko mailan hasi diren umeen aurkezpena. Eukaristia horretan ere kandelak bedeinkatuko dira. Meza horren hasieran, elizan bertan Ama Birjinaren irudiarekin prozesioa egingo da, Parrokiako Abesbatzak egun horretan ohikoa eta hain ezaguna den Irten ezazu abesten duen bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide