Otoitz isila antolatu du Parrokiak, bakearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2023ko urr. 18a, 14:10

Bakearen aldeko otoitzaldi isila antolatu du Azkoitiko Parrokiak ostiralerako. 19:00etan elkartuko dira elizan.

Garai honetan gerrak gure begien aurrean gertatzen ari dira. Ez daude urruti. Ezin sinetsirik gaude, bihotzean zauriak eta ezinak. Zer egin? 
 
Elkartu gaitezen…otoitz egin dezagun, maitasunez oroitu ditzagun biktimak…baketu ditzagun gure barruak…beste gizaki eta beste mundu mota bat nahi ditugu. Otoitzean ostiralean hilak 20, 19:00etan, parrokian bilduko gara. Parrokiko taldeetan daudenei dei berezia egiten zaigu. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide