Parrokiko katekesia urrian hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2020ko ira. 22a, 11:58

Ikasturte berria hasi da, eta Azkoitiko Parrokiko Taldea ere martxan hastear da.

Hiru mailatan emango da katekesia 2020/2021 ikasturtean. Lehen mailakoen gurasoek urriaren 7an izango dute lehen hitzordua. Bigarren mailakoen gurasoak urriaren 14an hasiko dira, eta azkenik, hirugarren mailakoenak, urriaren 21ean. 

Lehen mailako haurrek, berriz, urtarrilean ekingo diote katekesiari. Bigarren mailakoak urriaren 15ean hasiko dira, eta hirugarren mailakoak, urriaren 22an eta 29an. 

Haurrak nahiz gurasoak parrokian bilduko dira ohi bezala, 15:15etik 19:30era.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide