Bihartik aurrera, hileta elizkizunak izango dira parrokian

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2020ko mai. 24a, 13:39

Bigarren fasean sartzearekin, parrokiako edukieraren %50era igoko da pertsona kopuruaren muga, eta bihar, astelehena, hasiko dira hileta elizkizunak egiten. Parrokiako bankuak zinta gorriekin markatuta daude, herritarrek non eser daitezkeen jakin dezaten.

Koronabirusak eragindako bi hilabeteko konfinamenduan hamabi pertsona hil dira Azkoitian, eta horien hileta elizkizunekin hasiko dira bihar Azkoitiko parrokian.

Honako hauek dira datozen bi asteetako hileta elizkizunak:

Maiatzak 25: Agustin Ruiz Davila.

Maiatzak 27: Antonio Oñederra Olazabal.

Maiatzak 29: Josune Sudupe Garmendia.

Ekainak 1: Jose Juan Alvarez de Tolosa Sudupe.

Ekainak 3: Carmelo Beristain Eguiguren.

Ekainak 5: Teresa Zabala Aldalur.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide