2018rako lizentzia berritzeko epea irekita

2018. urtea gainean dela eta, Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkartea lizentzia berritze epea irekita dagoela jakinarazi nahi du. Berritzeko epea urte berriko urtarrilaren 7an amaituko da.

 

Prezioa 2018 urterako honako hau da: zikloturista lizentzia 120€ eta horri, elkarteko urteko kuota 20€ gehituko dizkiogu, diru hori tramiteak osatzeko, antolatzen dugun ekintzetarako eta jubenilen lasterketarako laguntzatxo bat besterik ez da,gaur egun publizitate arlotik ez baita euro bat ere sartzen. Bide batez, ekintzetan taldean parte hartzeko laguntza eskatu nahi dizuegu serioski, laguntza gabe lasterketak eta inguruko ekintza guztiak desagertzeko arriskuan baitaude.

Beraz horrela geratuko da lizentziaren prezioa: 120€ lizentzia + 20€ bazkide kuota = 140€

Emailez erantzun behar dute lizentzia berritu nahi dutenek. Ez badugu erantzunik jasotzen ez da lizentziarik berrituko. Whatssappez edo hitzez jasoko eskaerarik ez da berrituko. Emailez eman behar da baieztapena, denak leku beretik jaso eta nahasketarik ez dadin egon. Epez kanpo aurten ez da lizentzia bat ere berrituko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide