Hilaren 27a izango da Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkartean lizentziak berritzeko azken eguna

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkartean 2016. urterako lizentziak berritu daitezke hilaren 27ra arte. Zikloturista lizentzia 120 euro ordaindu beharko dute, eta kopuru horri elkarteko 20 euroko urteko kuota gehitu beharko zaio. Elkarteak eskatzen duen zati hori tramiteak osatzeko, antolatzen dituen ekintzetarako eta Jubenilen Lasterketarako laguntza bat izaten da.

 

Elkarteak salatu du aurten Federazioak kolpetik 25 euro igo duela lizentzia ezer komunikatu gabe, eta "guztiz lotsagarria" dela adierazi dute. 

Horrrenbestez, 2016rako lizentziaren prezioa 140 euro izango da, honela banatuta: 120€ lizentzia + 20€ bazkide kuota = 140€

Elkarteak jakinarazi du lizentzia berritu nahi dutenek posta elektronikoaren bidez egin dezaketela. Eta mezurik bidaltzen ez dutenei, ez dietela lizentzia berrituko.  

Bestalde, honako hau da Federazioak bidalitako prezioen informazio orria:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide