Autismoaren Nazioarteko Eguna dela eta, Marea Urdinak bihar soinean zerbait urdina janzteko deia egin die herritarrei

Gainera, taldera argazkiak bidaltzeko eskaera egin die horiei, baita "zerbait originalarekin ezustekoa" emateko ere. Biharko egunaren harira, bideoa egin du taldeak.

Bihar, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna izango da, eta Marea Urdinak egun horretan zerbait urdina soinean janzteko deia egin die herritarrei. Gainera, taldera argazkiak bidaltzeko eskaera egin die horiei, baita "zerbait originalarekin ezustekoa" emateko ere.

Marea Urdinako kideek bideoa egin dute, biharko egunaren harira. Hain zuzen ere, autismoa duen Luken Orbegozo ageri da ikus-entzunezkoan magia egiten eta ingurua urdintzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide