Imanol Alesoni ostiralean egingo diote ongi etorria Azkoitian

'GR11 Urdina' egiteagatik esker ona adierazteko ongi etorri ofiziala Azkoitiko Baztartxo antzokian egingo zaio Alesoni, urriaren 2an.

Marea Urdinatik Imanol eta Juliani Hondarribin merezi zuten ongietorria antolatzen jardun dugu azken egun hauetan. Zoritxarrez, COVID-19-a dela-eta, Hondarribiko Udalak inongo ekitaldi publikorik egitea galerazi digu. 
 
Hori dela eta, Imanoli ongi etorri ofiziala egingo diogu datorren ostiralean, Azkoitian. Baztartxo antzokian egingo zaio omenaldia mendi lasterkariari, 19:00etan. Guztiok zaudete gonbidatuta.


Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide